XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entzun...? ¡Bai zera!

Erletxue idazleak idatzitakoak gogoan sarrtu yataz.

Euzkel-Idazti-Alde deritxon asmoa aurrera eroan gura dabenak, euzkeltzale ta aberrtzale geran gustion laguntza bearr dabe.

¿Baña Euzkadi osoan bosteun ezkara?.

Galdera onek larritzen nau.

Euzkera maite dogunok, bosteunera ezkara eltzen? Egunotan Genio y lengua irakurri dot.

Biotza itun naukan.

Ibar'en egiak, egi garratzak dira.

Eta orain beste izparr au yatort.

¡Olakorik!.

Euzkel-liburuak zelan agertuko dira? Norentzat? Irakurlerik eztago, eroslerik eztago.

¿Zetan gabiltz? Geroxe Garate jaunarenak, bere, begietara dodaz.

El Pueblo Vasco emon dauste.

A or egunkari au.

Ikus Garate'ren esanak.

Eta lotsaz geratu naz.

Gauza ederr bat egiteko asmoa: Euzkadi-Idazti-Alde.

Biblioteka polita egingo litzake, baña geutarrak eztira itxartuten.

Izkuntza bat iltzer edo il-zorian dagonean, bere semeak jagi bear dira.

Ainbeste diru eztogu emoten batzokiak egiteko? Kirol-bazkunak bizi dira.

¡Liburu-kontuak, ostera, jausita, lurra jota!.

Gaur eguneko kultura gustiak liburuetan dago.

Egunkari eta erritxoak aizeak daramaz.

Liburu barri bakoitzak izkuntzaren eriotza piska bat aldendutzen dau.

Orregaitik Erletxue'ren deiai erantzun nai dautset.

Entzungo...? ¡Bai zera! Ziur nago euzkeldunak eztabela erantzungo... Aspaldiko leloa dogu.

Lotsarik eukiko ba'geu, gaur berton bosteunak betetuko ziran.

Illean laurleko bat...! Nok ez lei emon? Euzkotarrak ez beintzat bere izkuntzari indarra egiteko.

Bai Erletxue zu lako olerkari txoriburuak,(zorionekoak zuek) ba-dabiltz, baña alperrik ez ete-da gero? Obeto egingo dozu Izpegi'ra joan ta bertan atseden.

Itsututa dagozan erriak, erririk gaisoenak.

BELOSTIKALE'KOA.

Uarra.

- Entzun...? ¡Bai zera! Idazpurutzat artu dozu baña orainguan etzagoz zuzenean.

Erletxue'ren idazlana irakurri-ondoren sei arrpide etorri yakuz.

Gaurr beste sei etorriko diralakuan gagoz.

Tamalez itxaropenik eztaukogu.

Euzkel-idaztija, euzkerea, zetarako? Gure gastedijak beste asmo batzuk darabillez.

¡Aberrija azkatu biarr ei-dabe! Burlez ete-dabiltz? Izkuntza-bako errija gura ete-dabe?¡Kontuxu! Erri askotatik arpide bat etxaku etorri.

Bermeo, Mungia, Gernika, Ondarroa, Gaminitz.

Txori-Erri osua... Zetarako geyago ixentau? Gustijen buru Getxo, Ondarreta-Algorta! Bilbao'k beste ija-ija.

Zarata gitxi darabille, baña Getxo'tarrak aurrera duaz.

Agurr Belostikale'koa.

Alakoren baten dei-egingo dautzugu Euzkerearen il-eleizkixunetara.

Basarrijetan ottura dan legez, indaba zurijak eta makallua jango doguz.

¿Naiko bazkaririk ezta?.

Arpidedun-agiria

.............................. `tarr.............................. urian.............................. kalean.............................. zenbakian.............................. etxoñan bizi danak, EUZKEL-IDAZTI-ALDE bazkunak argitalduko dauzan idaztietariko ijeki bat arrtuko daula, eskeintzen dautzu, jasokeran ordainduaz.

Izenpea / Zuzenbidea:/ Euzkel-Idazti-Alde.

Correo-txaidea'n 17'garrena.